Ibaeta abesbatzak bere ibilbideari 2008ko Urrian hasiera eman zion, Donato Unanue buru zuelarik, euskal kantuen bidez Ibaeta auzoko Eguberri giroa suspertu nahian.
Hasieran, 35 kantari inguru ziren, auzotarrak ia denak, Eguberrietako kantuen prestaketari ekin ziotenean.
Gabon eta Urte-zahar egunetan irten ziren kantari auzoan zehar. Jendearen harrera beroaz animaturik, Santa Ageda eta Ibaetako festetan kantari jarraitu zuten.
Hortik aurrera, korua kantari gehiagoz osatzen joan zen, kontzertuak eskeiniz San Bizente elizan, Antiguoko Sebastian Deunaren elizan, Espiritu Santu parrokian (Ibaetan), Artzain Onaren Katedralean, Azpeitiako, Usurbilgo eta Astigarragako elizetan, Etxarri Aranazen, Arantzazuko Basilikan, Donostiako Udaletxean, Madrid, París, Toledo, El Toboso, Barcelona eta abarretan.
Sorrerako helburuari eutsiz, Abesbatzak auzoarekin duen lotura mantentzen du, Eguberri eta Santa Ageda bezelako ospakizunetan parte hartzen jarraitzen duelarik.
Baina, beti ere, Gizpukoa barne eta kanpoko beste hainbat lekuetan jarduteko nahia mantenduz.
José Manuel Requena
Ordizian jaioa, 1980an.
Bere formazio musikala Ordiziako Musika Eskolan eta Donostiako Kontserbatorioan garatu zuen.
Koru zuzendaritzako ikastaroetan parte hartu du J.Busto, J.L.Martinez, Johan Duick eta beste maisu batzuen eskutik.
Koralista moduan, oso gaztetandik Ordiziako Otoith Abesbatzan ibili zen eta Zuzendari moduan Alkizako Abesbatzan, Ordiziakoan eta Donostian Riberas de Loiolako Iezu Abesbatzan aritu da.
Hainbat sari jaso ditu, korukide gixa, baita zuzendari gixa ere.
Eta Ibaeta Abesbatzaren zuzendaritzan bere ibilbidea hasiberri du.
Emanaldiak prestatu ahal izateko astean bitan elkartzen gera 45-50 emakume eta gizon inguru.
Maite Agirrezabal
Gloria Ansorena
Koro Bengoa
M.ª Jesús Calonge
Ana Domínguez
Trini Eizagirre
Mari Carmen Galdós
Mari Carmen Marín
Maite Martinena
Marieli Peñafiel
Lourdes Aldai
Maribel Andoaga
Txus Bontigui
Madeleine Cannon
Isabel Cid
Nieves Lizarza
Itzíar Oregui
Carmen Serván
Iñaki Anso
Eusebio Areso
Josean Echeberria
Juan Mari Gómez de Segura
Xabier Gorrotxategi
Manolo Lahuerta
Luis Poza
Luis Mari Agirre
Eusebio Agote
José Manuel Arocena
Natxo Besné
Angel González
Mikel González
Iñaki Sarasola
Andrés Cortegoso
Musika elkarrekin amets egiteko eta beste dimentsio batera joateko modu bat da
Espíritu Santo Parrokia, Donostia, Gipuzkoa